Páginas

miércoles, 21 de marzo de 2012

Hausnarketarako gonbitea

  Hausnarketa ....

 
Esan beharra daukat, bizitzan bezala, hezkuntzan ere gauza  guztien zentzua motibazioa dela. Eta hori lortzen ez den bitartean jai daukagu, bai hezkuntzan bai egunerokotasuneko edozein gauzetan.
Nik ikasketak alde batera utzi egin nituen bere garaian, motibazio falta nuelako, ikastea ez zidan erakargarria iruditzen, aspertu egiten nintzen. Baina duela 2 urte edo nolabait motibatu egin nintzen, eta duela 5 urte ezinezkotzat ikusten nuena, orain lortu det, motibazioari esker. Asko identifikatzen naiz bideo honekin, eta hezkuntzak egin beharko lukeena da, ikasle orori motibatu, hau da, berak lortu nahi duen hori lortzeko behar diren baliabide guztiak eskura dituen bitartean eskura jartzea. Bestelako guztia ez dauka garrantzirik, gauzarik garrantzitsuena bai eta bai munduko beste puntan motibazioa da, hitz gakoa.

1 comentario:

  1. Motibazioaren inguruan (beste gauzen artean) egin nuen tesia, eta ondorioetako bat honakoa izan zen: ikasleen motibazio falta ikastaroaren estrukturarekin lotuta zegoen, umeak dionaren berdintsu, estruktura oso teorikoa zen, normala batzuk aspertuta eta gogo gabe gauzak egitea! Beharbada lehenik guk (irakasleok) landu beharko genituzke imajinazioa garatzeko teknikak, ondoren ikasleekin lantzeko...animatzen zara zerbait klasera ekartzea honen inguruan? Dinamikaren bat gure lana motibatzeko agian? Ikaskideei eskatuko diegu laguntza? Ni ere parte izango naiz horretan.

    ResponderEliminar