Páginas

miércoles, 4 de abril de 2012

Gomendioa





Pelikula hau ikustea gomendatzen dut. Badirudi bizitza honetako arrakastak, soilik tituloekin neurtu egiten direla ....... Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.

martes, 3 de abril de 2012

Greba Orokorra

Kapitalismoak zulora bultzatzen gaituen momentu latz hauetan, botereak murrizketak edonon ezartzen dituen momentu honetan, gizartea erantzun bat eman beharrean aurkitzen da. Greba orokorra izan genuen aurreko astean, noski, hezkuntzak ezin dio bizkarra eman, arazo larri honi. Hezkuntza bera oso zigortua izan ari da, murrizketa famatu hauekin... Beraz greba orokorra ere egin zuen. Euskal Herrian irakaskuntzako grebak oiartzun handia izan zuen, gainerako gizarte mugimendu guztiekin bezala, erantzun oso zabala izan zuen. Hezkuntza gizartearen partaide den momentutik ere, erantzun bat eman beharra zegoen , murrizketa hauekin ados ez daudela argi eta garbi esanez. Etorkizunaren alde apustua egin beharrean, gobernuak ikaskuntzan inbertitu beharrean, kontrakoa egiten ari delakoan nago. Daukatenei lagunduaz, behar dutenei lagundu beharrean. Etorkizun sendo bat sortu beharra daukagu, eta hau hezkuntzaren bitartez lortuko dugulakoan gaude. Baina nire hausnarketa gehiago da ikusteko, hezkuntza ere gizartearen mugimenduan inplikatu beharra daukala, eta ados ez dauden gauzekin erantzun eraginkorrak emateko kapaza izan behar duela, bai irakasleagoaren indarraz eta noski baita ikasleriaren indarraz, hauek bait dira gure etorkizuna jorratuko dutenak.


Hemen greba eguneko kronika :

http://paperekoa.berria.info/harian/2012-03-30/002/001/greba_ia_erabatekoa_izan_da.htm

http://gara.net/paperezkoa/20120330/331808/es/Respuesta-unanime-trabajadores-reforma-Madrid

Erantzuna.... Protesta.