Páginas

Paper-Zorroa



          Blok honen bitartez, didaktikan zehar ematen ditugun terminoak niregan sortu ditzaken gogoetak idatzi egingo ditut. Honen bidez ez da nire nahia inor konbentzitzen saiatzea, berarengan nik eragina izatea, baizik eta gogoeta pertsonal bezala hartuko dut, ondo hausnartuta izan ditzakedan ideiak hemen plazaratuko ditut. Hasieran bide honetan galdurik sentiaraz naiteke, baina asteak aurrera joan ala, nire lekua aurkitzen joango naiz. Asko dira, hezkuntza munduarekin loturik dauden terminoak. Baita ere eremuak ere zabalak dira hezkuntza munduan.
Zehazki hiru hezkuntza eremu daudela aipatzen dugu, eta nik argi daukat garrantzitsuena niretzako formala dela, bertan jende gehiagorengana iritsi bait gaitezkeelako.  Hezkuntzak, gauza guztiak bezala urteetako bilakaera izan du, ez da egun batetik bestera sortu den zerbait. Prozesu asko bizi izan ditu, eta aldaketak ere milaka izan ditu. Duela urte batzuk esan genezake, hezkuntza nolabait buruz ikastearen metodologiarekin bat zetorrela eta irakaslea eta ikasleen arteko distantzia hori ezarri egiten zela. Zigorrean sinistu egiten zen, kasu batzuetan zigor fisikora ere jokatuz. Garai horiek ere historiako testuinguruan kokatuta ez ziren batere errazak, batez ere oso garai gatazkatsuak igaro zituelako hezkuntzak, gerrateak kasu. Gaur egun ordea hezkuntza asko aldatzen ari den arren, oraindik ere liburuetan idatzita dagoena ikastea derrigortu egiten zaigu, sentipenak, bizipenak alde batera utzita. Hezkuntzaren bitartez, irabazleek idatzitako historia ikastea derrigortu egiten zaigu adibidez.Hasierako urteetan behintzat ikasleak beraz ez du aukera izaten nahi duena ikasi al izateko, lehendik ezarrita dituen materiak ikasi egin beharko ditu, hezkuntza formalak disenatuta daukan bidetik mugitu beharko da ikaslea. Naiz eta guzti hau azken aldian aldatzen dioan, edo aldatzeko konpromisoaren nahia agertzen da behintzat.

Gaua sartzen ari da
eta gaur ere,
zalantza haziak ereiten ari naiz
zalantzondoak biltzeko.
Guztia dakigula uste dugu ta
kaleko loreak, bere latinezko izena
ikasi ezinik dabiltza.
"Zalantza" herrian, "Uste dut" jauna,
historian idatzi den zientzia libururik
zehatzena
irakurri, eta harritu (egin) da,
guztiz harritu da:
1997 orrialde txuri ditu eta,
beste guztiak
ezagutzen ez dugun hizkuntza
arrotz batetan idatzita daude.
Esan dudanaren arrazoia:
hezkuntza sistemaren erdoila,
bizitza zientzia bakarrik dela
irakasten duen eskola ustela.
Ez dakizue ezer!
Sentimendurik gabeko hezkuntza,
gure kulturaren zapalkuntza.
Hori dela eta egunero
zuen hitzak aditu eta gero
sistema gorroto dut.

(OHARRA: Joseba Sarrionandia-ren
"Sasoi makalak" poeman oinarritua)

Hezkuntza eta kulturak izugarrizko garrantzia daukate, elkarri lotuta dioaztela esango nuke. Hezkuntzaren bitartez kultura transmititu egiten baita. Naiz eta kalean, etxean,... kultura transmisioa ere ematen dan. Hezkuntza eta osasunaz gain, kultura oso garrantzitsutzat jotzen dut. Kultura eta hezkuntzarik gabe nire ustez ez dago gizarteratzerik. Gizarteratzeko egoki bat emateko aurreko biak lehenago ematea ezinbestekotzat jotzen dudala esango nuke. Hezkuntzaren bitartez gizartean onarturik dauden balioak transmititu egin nahi ditugu, eta hemen beste eztabaida batzuetan sartuko ginateke. Curriculumaren kontuarekin. Ezkutukoa, agerikoa .... inposatzen digutena, edo irakasleak berak motxilaren barruan dakarrena, hemen ere erronka edo desafio batean aurrean aurkitzen gara. Zer eta nola jokatu ????

Ze punturaino irakasle batek adierazi beharra dauka bere ikasleengan bere iritziak ? Iritzi asko sortu ditzakeen galdera da hau. Nire ustez etikoki beti polita geratu izaten da esatea, irakasleak ezin duela ikasleengan inolako influentziarik eragin, hau da, ezin duela bere ikasleei bere iritzia plazaratu, horrek beraiengan iritzi bat sortu dezakeelako ( kontutan izan beharra dugu, irakaslea pertsona erreferentea izan ohi dela bere ikasleentzako. Ikasleak geroz eta gazteagoak izan, orduan irakaslea pertsona erreferenteagoa bilakatuko da ). Hori oso polita izan ohi da, baina errealitatean nire ustez pasatzen ez den zerbait da. Ikaslearen pentsaeraren eragina modu askotara plazaratu daitekeela pentsatzen dut, adibidez, testuliburu bat edo beste aukeratzen dugunean klasea emateko, hor gure influentzia edo ezartzen ari gara, ideologia bateko testuliburuak aukeratzen ditugulako, gurekin bat datozenak. Niri ez zait gaizki iruditzen irakasleak bere pentsaera ikasleen aurrean esatea, azken finean, ezin ditugulako ikasleak errealitatetik at izan, beraiek gerora bizitzan zehar edozein egoeretan beraiekin bat datozen iritziekin edo kontra datozen iritziekin topo egingo dutelako. Beraz iruditzen zait hobe dela lehen bailen horrelako egoeretara ohitzen hastera. Beti ere irakasleak errespetuz eta tolerantziaz adierazten baditu, noski. Ala ere esan beharra daukat, irakaslea eskolako Kurrikulumean datorrenari egokitu beharko zaiola, eta hor etorriko da irakaslearentzat eztabaidarik handiena, zer egin Kurrikulum horretan dakarrena, berarekin bat ez datozen ideiekin egiten badu topo ? Koherentzia bere printzipioekin edo inkoherentea izan beharko du irakasleak, ona hemen, irakasleak bere baitan sortuko duen eztabaida sakona. Bakoitzaren araberakoa izango da erabaki hau.... 
Kritikotasuna eta irakaslearen autonomia bilakatu nahi izaten dugu maiz, horretarako erakutsi egiten digute ere, irakasle-eskolako karrera honetan, talde lanaz gain. Baina ados ez gauden kurrikulun baten aurrean aurkitzen garenean, hankaz gora ipini dezake, irakasle-eskolan ikasitako printzipio edo barneratutako ideiak guztiak . Ikasleengan guk, irakasle izaten garenean kritikotasuna bultzatu egingo dugu ( horrekin esango nuke mundu guztia ados dagoela ) baina nola bultzatuko dugu hori, guk gero azken finean gure gustukoa ez den kurrikulun batean aurrean aurkitzen garenean, inkoherentziaz jokatzen badugu ??? Guk ezin diegu nire ustetan gure ikasleei kritikotasuna horrekin koherentziaz jotzea, gero guk horrelakorik egiten ez badugu. Noski, hau dena, haur hezkuntzako ikasleekin ez nuke sartuko, baina behin lehen hezkuntzatik hasita….  Ikusi daitekeenez ena ez da esaten den bezain polita egia esanda, eta gauza asko daude oraindik aldatzeke, horra hor erronka, aldatzea nahi al dugu ? Denok batera joango gara aldaketa guzti hauek gauzatu al izateko ??? horra hor erronka gogorra bezain polita.

Ikastetxeak berak jarraitu beharreko pausoak, bere osotasunean ez dira euren buruaren burujabe, are gehiago esango nuke, zati oso handi bat dekretuetatik edo hezkuntza sailburutik zuzenduta datorrela esango nuke. Dekretu hauetan oso gauza politak etortzen zaizkigu idatzita, “sobre el papel” esaten den bezala oso hitz politak dira. Adibidez esango nuke ez dela inolako diskriminaziorik egiten. Diskriminazio hori adibidez, modu askotara uler daitekeela esango nuke, nik diskriminazioa ikaslea beste ikasleengandik banatzea ulertzen dut, zentzu batean. Hezkuntza legediak dio, hezkuntza integratzailea dela, baina nik esango nuke kurtsoa errepikatzea bideratzen dituzun ikasle horiengan ere diskriminatzen ari zarela. Kasu horretan ez dakit zein izango litzakeen metodologia ukitu beharrekoa baina nik ez dut uste hori irtenbidea denik ere. Kasu hau  adibide bezala ipini dut, nahiko ohikoa delako, zoritxarrez askotan ematen delako, eta hau nik diskriminaziotzat ikusten dudalako, eta ez jendeak soilik uste duena.Ala ere esan beharra daukat, dena hezkuntzan ez dela txarra, baditu bere gauza oso onak ere, baina badakigu mundu honetan gauza zailak esatea beti dela errazena. 

Dekretua ikusiz, eta ikusita bertan agertzen diren irizpide asko, argi ikusten da, nolabait hezkuntza aldatzeko prozesuan dabilela. Teoria eta praktika uztartu nahi delakoan nago, nolabait bi gauzak tartekatu nahian dabiltza. Noski ! aldaketa prozesu orok, bere denbora eskatzen du eta hau ezin daiteke egun batetik bestera lortu. Denbora eskatzen duen prozesua da ( aldaketa onerako baldin bada, har dezatela nahi duten denbora guztia ) baina harrigarria iruditzen zait, nola duela 10 urtetako belaunaldi berria, irakasle-eskolako eskolatik pasa bada, nola ez den prozesu hau azkartu.  Ikasle berriak diotenaren arabera, ikasle gazte asko daude ( suposatu dezagun, irakasle-eskolako eskolan praktika eta teoria uztartu egin dutela, eta aldaketaren aldekoak direla ere) eta hauek salbuespenak kenduta, duela 20 urte klasea emateko baliabide eta metodologia antzekoak erabiltzen dituzte. Harrigarria iruditzen zait berriz diot, eta hor nik zalantzan ikusten dut, euren koherentzia, eta dekretuak dakarrena ere. Azken finean ikusten dut irakasle askok egiten dutena da, modu errazenean klasea eman, zertarako hautsiko dute ba euren burua, bestelako ariketak proposatuz, gauzak azaldu eta apunteak hartzea horren erreza denean ? hor bizitzan bezala irakasle bakoitzak ikusiko du zer egin, baina dekretuak berez dio, teoria eta praktika elkar uztartu nahi direla. Ala ere entzuten dira dagoeneko aldaketaren lehengo sintomak, baina esan bezala prozesu hau, malgua eta trabaz beterikoa izan daiteke. Trabak zeintzuk izan daitezke ? Asko daude, murrizketak kasu edota, 4 urtero gertatzen diren botere aldaketak kasu. Hona hemen botereak hezkuntza bere mesedetarako erabiltzen duenaren adibidea. 4 urteko gobernu aldaketak, hauek ezartzen dituzten hezkuntza aldaketak ez dira inoiz gauzatzen naiz onerako edo naiz txarrerako izan. 4 urtetako prozesua oso laburra izaten da, hezkuntza proiektu bat ezarri al izateko ( ona edo txarra izan ). Gobernu orok hezkuntza bere mesedetarako erabili egiten du eta ez da inoiz inoren gustukoa izango, baina horren denbora laburrean ziur nago, hezkuntzak ez duela inongo eraginkortasunik aterako.
Eskola eraikitzailea entzun izan ohi dugu maiz, denon artean eraiki beharrekoa, ikasle, irakasle, guraso… denon artean eraiki beharrekoa azken finean. Oso hitz politak dira, espero urteak aurrera egin ala, hitzetatik ekintzetara pasatu al izatea. Hori gure esku egongo da eta aurreko belaunaldikoei esker egoera honetara iritsi gara. Aldaketa garai batera. Ikastolak sortu zirenean, zeinek pentsatuko zuen horrelako arrakasta izango zutela etorkizunean ¿ ziren garaian zirela kontutan izan da, eta zergatik guk ezin dugu horrelakorik lortu ¿?? Teorian idatzita daukagu behintzat, orain falta zaigun gauza bakarra eta garrantzitsuena kontzientzia hartzea da eta hitzetatik ekintzetara pasatzea. Horretarako zinez, beharrekotzat ikusten dut irakaslego guztiaren konplizitatea eta inplikazioa
Dekretua, programazioa, unitate didaktikoa, hezkuntzan maiz landu beharrekoa terminoak izango dira, era orokorrean ezartzen dituzten nolabait esateko gure plan gida. Gure mapa izango balira bezala ikusten dut. Dena nahiko zehaztuta dagoelarik. Baina baita ere ikusten dut, irakasle lanetan zati handi batek inprobisazioari egiten diola lekua, hau da, irakasle batek ezin jakin dezake bere ikasleei zenbat emango dien ariketa bat egiten. Gutxira gora beherakoa jakin dezakegu, baina beti ere estimazioa eginaz. Demagun pentsatzen genuena baino denbora gehiago ematen diela, horrek aurretik pentsatuta genuen programazioa guztia hankaz gora jarri dezake, eta hor inprobisazioa hain zuzen ere jokoan hasten da. Beti izan behar dugu abagune bat non inprobisazioari lekua utziko diogun. Plan “b” bat izateak oso garrantzitsutzat ikusten dut lanbide honetan, eta zer esanik ez hezkuntza munduan.
Nabaritu dut beti hezkuntza munduan plan orokorrak jartzen direla baina gero ebaluazioa beti indibiduala ematen dela. Kontraesan bat ikusten dut hor. Plan orokorrak baina gero ebaluazio indibidualak. Eta hor ikusten dut nik akatsik handiena hezkuntza munduan ebaluazio sistema hain zuzen ere. Ikasleria ni barne dbh ko garaietan, gainditzea zen helburu bakarra. Ikastea eta gauzak ulertzea ez zen nire lehentasuna, lehentasuna nola edo ala gainditzea zen. Eta honekin esan nahi dudana da ikasleria ebaluazioa eta egiteko modu honekin ez dela motibatzen. Hau da ez dugu beraiengan inolako eraginik izaten. Motibaziorik ez badago, ez dago ezer. Gainditzen joango dira gure ikasleak baina hortik 2 hilabetetara dena ahaztuta izango dute. Orduan zertarako balio du horrek denak ¿ Irakaslea nire ustetan ere motibazio iturria izan beharra dauka, motibatzailea hain zuzen ere, eta nire ustez hezkuntza hori lortzeko esparru ezin hobea da.  Jarraipen gidak ere orokorrak izaten dira, eta ikasleak oro oso desberdinak izan ohi dira euren artean, atentzio indibiduala ipini beharrean askotan, orokorra ipini behar izaten da eta horrekin ezin daitezke arazo indibidualak antzeman.  Fenomeno soziala ere datorkigu gure gainera garai hauetan, Euskal Herrian geroz eta gehiago ematen ari dena, kultu-aniztasunarena hain zuzen ere. Hau beti arazotzat jotzen dugulakoan nago eta beti bertatik sortu daitezkeen arazoak plazaratzen ditugu. Arazo bezala zerbait aberasgarri bezala planteatu egingo bagenu, akaso, errealitatea ez litzake begi bistan dugunaren bezalakoa. Izugarrizko aberastasun pertsonala da beste kulturak dituen jendearekin erlazionatu al izatea nire ustetan. Beti errespetuaz eta tolerantziaz jokatuaz.
Garai ilunak datoz, zinez ilunak izango direnak. Krisiak jota, zeharo murgilduta gauden marko kapitalista honen menpean. Gobernuak esan bezala murrizketak inposatzen ari delarik sektore guztietan. Oso kolpatua nire ustetan bi garrantzitsuenak hezkuntzarena eta osasunarena zehatzak izateko. Bata zein bestea bere biziko garrantzia daukate. Legedi berria datorkigu gainera, non batxilerra 3 urtetara luzatu nahi duten eta non klaseko ikasleria %30 handitu egin nahi den. Ez naiz ni hasiko esanez zeintzuk diren hori ez da nire lana. Esan beharra dago ere irakasleriaren murrizketa nabarmena ematen ari direla. Datozen garaian ez dira xamurrak izango. Eskola pribatuen aldeko apustua ere garbia da gobernu aldaketa honekin. Ikusteke hau dena zertan itsasoratuko den… Hezkuntza eskola nazionala lortzeko unea iritsi zaigu  !!!
Nire hezkuntza munduko bidaia hasi besterik ez da egin, esaten den bezala “ barrikadaren beste aldetik”. Lan hau nire ustez ez da ezeren amaiera baizik eta kontrakoa bukaeraren hasiera da. Hau esango genuke 0 urtea dala eta hemendik aurrera joan ala paper zorro hau eduki aberatsagoekin betetzen joan naiteke. Denbora esango du, bide onetik edo bide txarretik banoa, baina ziur nago ere gauden garaiak ikusita bidea trabaz beterikoa izango dala, baina ilusioa beti galtzen den azken gauza omen da… ea ba ¡!! Ekin diezaiogun lanari ¡!!!

4 comentarios:

  1. Probatzen ....
    Gaua sartzen ari da
    eta gaur ere,
    zalantza haziak ereiten ari naiz
    zalantzondoak biltzeko.
    Guztia dakigula uste dugu ta
    kaleko loreak, bere latinezko izena
    ikasi ezinik dabiltza.
    "Zalantza" herrian, "Uste dut" jauna,
    historian idatzi den zientzia libururik
    zehaztena
    irakurri, eta harritu (egin) da,
    guztiz harritu da:
    1997 orrialde txuri ditu eta,
    beste guztiak
    ezagutzen ez dugun hizkuntza
    arrotz batetan idatzita daude.
    Esan dudanaren arrazoia:
    hezkuntza sistemaren erdoila,
    bizitza zientzia bakarrik dela
    irakasten duen eskola ustela.
    Esz dakizue ezer!
    Sentimendurik gabeko hezkuntza,
    gure kulturaren zapalkuntza.
    Hori dela eta egunero
    zuen hitzak aditu eta gero
    sistema gorroto dut.

    (OHARRA: Joseba Sarrionandia-ren
    "Sasoi makalak" poeman oinarritua)

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Kaixo Beñat, ohartxo bat, hemen idazteko ez erabili komentarioen atala, baizik eta "paginas" gunetik, editar eman behar diozu paper-zorroari. Ondo izan!

      Eliminar
    2. oK. oRAINDIK EZ DET OSO ONDO KONTROLATZEN HAU ...

      Eliminar
  2. Askoz hobeto horrela! Ederki ari zara Beñat!

    ResponderEliminar