Irakasle partziala ala inpartziala ???
Irakaskuntzan, "lo politicamente correcto" esaten den bezala irakasle inpartzial bat izatea izango litzake. Inongo iritzirik eman gabe, bakarrik gauzak diren bezala adieraztea, inongo ideologiarik agertu gabe. Hori oso garrantzitsua da kontutan izatea, ikasle askorengan irakaslea pertsona errefenrete bezalatzat bait du. Geroz eta gazteagoak izan ikasleak, geroz eta eragin handiagoa izan daiteke eurengan. Teorikiko nire ustez horrela idaztea oso gauza polita den bezala ere faltsua bilakatu egiten da.
Gaur egun nik irakaskuntzan aritzen diren guztiak, ezinezkoa iruditzen zait, irakasle inpartzial bat aurkitzea. Denok daukagu iritzi bat, eta irakaskuntzan are geihago, agerian utzi daitekezke gure ideologiak, konturatu gabe ala nahita, baina iritziak agerian uzten dira behin eta berriz. Adibide konkretu bat ipiñi nahiko nuke denok bizi izango dugunok Euskal Herrian. Zazpi probintzien kasuarekin, bertan 7 probintziak agertzen diren liburu bat erosten bada klasean emateko, momentu horretatik esango nuke ez zarela irakasle inpartziala. Zure ikasleek Euskal Herria 7 pribientziekin irudikatzea nahi duzu. Ikaskuntza prozesu bat eman den lehendabiziko momentutik manipulazio bat ematen da. Ez dut esaten ona edo txarra denik, ematen dela baizik. Soziologo batek esaten zuen bezala Toda acción pedagógica es objetivamente una violencia simbólica.
Beti ere errespetuz egiten bada, ez dut gaizki ikusten irakasle inpartzialak egoteak, ikaslei ere komeni zaie beste pertsona helduak zer pentsatu dezaketen, kontutan izanda gero ikasle hauek egunekotasunean iritzi desbedin asko aurkituko dituztela. Oso zaila da beraz, nire ustetan objetibotasun hori mantentzea, errezena da gure iritzia zeharkako modu batean edo zuzen adieraztea. Hori bai kontutan izan beharrekoa da, gure aurrean ditugun ikasleekin infuentzia handia eragin diezaiekeegula, eta errespetuz tratatu beharra dagola, inor deskriminatua edo minduta sentitu ez dadin edozein iritzi kaleratzerakoan.