Kultura, Hezkuntza eta Gizarteratzea
Hauxek izango liratezke, niretzako kontzeptu hauen esanahia :
Kultura : Kultura hitza oraindikan gaur egunean, definetzeke
dagoen hitza da, hitza baino, esango genuke kontzeptu zabaleko terminoa izan dezakeena
dela, baina denok ulertzeko, kultura, gizarte talde bat, elkarrekin, osatzen
duena dela esan genezake (hizkuntza bat, ohiturak, festakizunak ...)
definizio arrunta da, baina lehenago aipatu bezala, orain arte kultura hitzak
berak, esanahi bat baino geihago ditu askorentzat. Gizarte orok, kultura bat
osatzen dute, eta kultura hauek belaunaldiz – belaunaldi pasatzen dira.
Hezkuntza : Kultura hitza bezala, definizio konkretua ez daukan terminoa da. Nork esaten duen arabera, hezkuntza modu batera edo bestera definitu egingo duena. Nires utez gizarteratzea eta kulturaren transmizioa bermatuko duen prozesua da. Indibidualki begiratuta ere giza garapena bermatuko duen prozesua da hezkuntza. Gizarteak berez, propiotzat dituen balioak transmititu edo erakutsiko diguna. Oinarrizko eskubidetzat jotzen dut hezkuntza, gauza guztien gainetik.
Gizarteratzea : Gizarteratzea nire ustetan gizartean txertatzea da. Txertaketa hori adibidez integrazioarekin eman daitekelarik. Gizarte horretan ezarrita dauden arauak errespetatuz, errepestuz jokatuz, gizarteko horretako partaide sentitu daiteke edonor. Gizarteak eraikitako bidea jarraitzea da, bide bazterrera atera gabe. Zuzen- zuzen joatea. Horixe izango litzake askok nahi izango luketen gizarte perfektua. Beraz gizarte "perfektu" horren partaide sentitzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario