Páginas

miércoles, 4 de abril de 2012

Gomendioa





Pelikula hau ikustea gomendatzen dut. Badirudi bizitza honetako arrakastak, soilik tituloekin neurtu egiten direla ....... Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.

martes, 3 de abril de 2012

Greba Orokorra

Kapitalismoak zulora bultzatzen gaituen momentu latz hauetan, botereak murrizketak edonon ezartzen dituen momentu honetan, gizartea erantzun bat eman beharrean aurkitzen da. Greba orokorra izan genuen aurreko astean, noski, hezkuntzak ezin dio bizkarra eman, arazo larri honi. Hezkuntza bera oso zigortua izan ari da, murrizketa famatu hauekin... Beraz greba orokorra ere egin zuen. Euskal Herrian irakaskuntzako grebak oiartzun handia izan zuen, gainerako gizarte mugimendu guztiekin bezala, erantzun oso zabala izan zuen. Hezkuntza gizartearen partaide den momentutik ere, erantzun bat eman beharra zegoen , murrizketa hauekin ados ez daudela argi eta garbi esanez. Etorkizunaren alde apustua egin beharrean, gobernuak ikaskuntzan inbertitu beharrean, kontrakoa egiten ari delakoan nago. Daukatenei lagunduaz, behar dutenei lagundu beharrean. Etorkizun sendo bat sortu beharra daukagu, eta hau hezkuntzaren bitartez lortuko dugulakoan gaude. Baina nire hausnarketa gehiago da ikusteko, hezkuntza ere gizartearen mugimenduan inplikatu beharra daukala, eta ados ez dauden gauzekin erantzun eraginkorrak emateko kapaza izan behar duela, bai irakasleagoaren indarraz eta noski baita ikasleriaren indarraz, hauek bait dira gure etorkizuna jorratuko dutenak.


Hemen greba eguneko kronika :

http://paperekoa.berria.info/harian/2012-03-30/002/001/greba_ia_erabatekoa_izan_da.htm

http://gara.net/paperezkoa/20120330/331808/es/Respuesta-unanime-trabajadores-reforma-Madrid

Erantzuna.... Protesta.

miércoles, 21 de marzo de 2012

Hausnarketarako gonbitea

  Hausnarketa ....

 
Esan beharra daukat, bizitzan bezala, hezkuntzan ere gauza  guztien zentzua motibazioa dela. Eta hori lortzen ez den bitartean jai daukagu, bai hezkuntzan bai egunerokotasuneko edozein gauzetan.
Nik ikasketak alde batera utzi egin nituen bere garaian, motibazio falta nuelako, ikastea ez zidan erakargarria iruditzen, aspertu egiten nintzen. Baina duela 2 urte edo nolabait motibatu egin nintzen, eta duela 5 urte ezinezkotzat ikusten nuena, orain lortu det, motibazioari esker. Asko identifikatzen naiz bideo honekin, eta hezkuntzak egin beharko lukeena da, ikasle orori motibatu, hau da, berak lortu nahi duen hori lortzeko behar diren baliabide guztiak eskura dituen bitartean eskura jartzea. Bestelako guztia ez dauka garrantzirik, gauzarik garrantzitsuena bai eta bai munduko beste puntan motibazioa da, hitz gakoa.

miércoles, 7 de marzo de 2012

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/02/29/politica/euskadi/pedagogia-para-un-nuevo-tiempo


                            Hezkuntza Manipulazio modu bat


Harrigarria iruditzen zait, segun eta gaia zein den, horrekiko egiten den manipulazioa. Ikasleak manipulatzea zinez gaizki ikusia dago, baina segun eta zein dan ematen den gaia oso ondo onartua dago, naiz eta papretan gero idatzita egon, egin daitekeela ikasleengan inongo ideologiarik edo ezarri. Egunkarietan eta guzti publikatuta agertu egiten zaigu. hori bai pentsa dezagun gizartean horren ongi ikusita ez dauden gaiei buruzko txarlak emango balira ...

miércoles, 15 de febrero de 2012

Irakasle partziala ala inpartziala

Irakasle partziala ala inpartziala ???


Irakaskuntzan, "lo politicamente correcto" esaten den bezala irakasle inpartzial bat izatea izango litzake. Inongo iritzirik eman gabe, bakarrik gauzak diren bezala adieraztea, inongo ideologiarik agertu gabe. Hori oso garrantzitsua da kontutan izatea, ikasle askorengan irakaslea pertsona errefenrete bezalatzat bait du. Geroz eta gazteagoak izan ikasleak, geroz eta eragin handiagoa izan daiteke eurengan. Teorikiko nire ustez horrela idaztea oso gauza polita den bezala ere faltsua bilakatu egiten da.
Gaur egun nik irakaskuntzan aritzen diren guztiak, ezinezkoa iruditzen zait, irakasle inpartzial bat aurkitzea. Denok daukagu iritzi bat, eta irakaskuntzan are geihago, agerian utzi daitekezke gure ideologiak, konturatu gabe ala nahita, baina iritziak agerian uzten dira behin eta berriz. Adibide konkretu bat ipiñi nahiko nuke denok bizi izango dugunok Euskal Herrian. Zazpi probintzien kasuarekin, bertan 7 probintziak agertzen diren liburu bat erosten bada klasean emateko, momentu horretatik esango nuke ez zarela irakasle inpartziala. Zure ikasleek Euskal Herria 7 pribientziekin irudikatzea nahi duzu. Ikaskuntza prozesu bat eman den lehendabiziko momentutik manipulazio bat ematen da. Ez dut esaten ona edo txarra denik, ematen dela baizik. Soziologo batek esaten zuen bezala Toda acción pedagógica es objetivamente una violencia simbólica.
Beti ere errespetuz egiten bada, ez dut gaizki ikusten irakasle inpartzialak egoteak, ikaslei ere komeni zaie beste pertsona helduak zer pentsatu dezaketen, kontutan izanda gero ikasle hauek egunekotasunean iritzi desbedin asko aurkituko dituztela. Oso zaila da beraz, nire ustetan objetibotasun hori mantentzea, errezena da gure iritzia  zeharkako modu batean edo zuzen adieraztea. Hori bai kontutan izan beharrekoa da, gure aurrean ditugun ikasleekin infuentzia handia eragin diezaiekeegula, eta errespetuz tratatu beharra dagola, inor deskriminatua edo minduta sentitu ez dadin edozein iritzi kaleratzerakoan.

Kultura, Hezkuntza, Gizarteratzea

  
Kultura, Hezkuntza eta Gizarteratzea


Hauxek izango liratezke, niretzako kontzeptu hauen esanahia :

Kultura : Kultura hitza oraindikan gaur egunean, definetzeke dagoen hitza da, hitza baino, esango genuke kontzeptu zabaleko terminoa izan dezakeena dela, baina denok ulertzeko, kultura, gizarte talde bat, elkarrekin,  osatzen duena dela esan genezake (hizkuntza bat, ohiturak, festakizunak ...) definizio arrunta da, baina lehenago aipatu bezala, orain arte kultura hitzak berak, esanahi bat baino geihago ditu askorentzat. Gizarte orok, kultura bat osatzen dute, eta kultura hauek belaunaldiz – belaunaldi pasatzen dira.

Hezkuntza : Kultura hitza bezala, definizio konkretua ez daukan terminoa da. Nork esaten duen arabera, hezkuntza modu batera edo bestera definitu egingo duena. Nires utez gizarteratzea eta kulturaren transmizioa bermatuko duen prozesua da. Indibidualki begiratuta ere giza garapena bermatuko duen prozesua da hezkuntza. Gizarteak berez, propiotzat dituen balioak transmititu edo erakutsiko diguna. Oinarrizko eskubidetzat jotzen dut hezkuntza, gauza guztien gainetik.

Gizarteratzea :  Gizarteratzea nire ustetan gizartean txertatzea da. Txertaketa hori adibidez integrazioarekin eman daitekelarik. Gizarte horretan ezarrita dauden arauak errespetatuz, errepestuz jokatuz, gizarteko horretako partaide sentitu daiteke edonor. Gizarteak eraikitako bidea jarraitzea da, bide bazterrera atera gabe. Zuzen- zuzen joatea. Horixe izango litzake askok nahi izango luketen gizarte perfektua. Beraz gizarte "perfektu" horren partaide sentitzea.

miércoles, 1 de febrero de 2012

Hezkuntza formalean arituko nintzake etorkizunean. Ikasle gehien jasaten dituen hezkuntza modua da nire ustez, beraz eragina pertsona gehiagorengan izateko aukera izango dudalakoan nago. Gaur egun egoera begiratuta gainera ikusten da, aurrera ateratzen dagoen bakarra dela, besteak krisian murgilduta daudelarik ( honekin ez dut esan nahi, hezkuntza formala ere krisian ez dagoenik ). Ala ere hezkuntza eremuan horrenbesteko zatiketa egon beharrean. Nire ustea da hezkuntza modu guztiak bateratuta egon beharko liratekeela. haien etorkizuna optimizatu al izateko.Ala ere ezin dut ziurtasunez esan zein eremuetan arituko naizen, baina behintzat gehien gustatuko litzaidaken eremua formala izango litzake. Esan beharra dago ere hezkuntza ez formala askotan diruarekin pagatu izan behar izaten dela ( estra-eskolarrak, kurtsioak...) eta horrek ikasle kopurua gutxitu egiten du.